XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DENA HERRIARENA Konfesio gaietan bezain torpea ez zaigu azaltzen gure Proxpero neska kontuetan.

Izan ere, ederki asko ikasi zuen lehenengo bidaia hartako lezioa.

Orduan ere tontoarena ederki egin nian, baina hurrengoan ikusiko dik hark nolako estualdia emango diodan, zioen Proxperok bere baitan, lagunek gertatutakoarengatik barre egiten ziotenean.

Beste igande bat ere iritsi da eta Proxpero han doa herriko plazara musika pixkat entzutera.

Oraindik ere dantzarako taxu handiegirik ez eta ausardia gutxiago.

Baina, han gertatzen zenaren lekuko zintzo bezala behintzat, erne hantxe, neska guztiei errebista pasatzen.